Kale Lagunak - Hockey taldea
Hasiera   Taldea    
Albisteak   Harrobia   Foro
Egutegia   Galeria   Loturak
Danborrada   Bazkideak   Kontaktua
Donostiako Kaleren Lagunak HOCKEY TALDEA
Kale Lagunak - Hockey taldea

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 
Noticias

Gure taldearen azken albisteak. Informatuta manten zaitez!

Orria 10 / 23

Kale Lagunak - Real Sociedad 1927

20/02/2014
Kale Lagunak - Real Sociedad 1927

Bueltan da txapelketa, igandean 12.30tan madrilgo Real Sociedad 1927 izango dugu parez pare, Club de campo-ren bigarren taldea, beraz badakigu igandeko erronka benetan zaila izango dela, baina aldi berean erronkaren garrantziaz ere konsziente gara zeren garaipenak 7 punturekin sailkapen erdialdean utziko bailiguke.

Albistea irakurri >>

 
 

Bazkide kanpainia berria

19/02/2014
Bazkide kanpainia berria

Urteroko moduan eta urte berriarekin batera, bazkide kanpainia berria martxan jarri dugu, Bazkide kuotari dagokionean urte hasieran egiten den hogei euroko ekarpen sinbolikoa da, eta gerora urtean zehar egiten ditugun eta eskaintza eta ekitalditan abantailak ematen ditu . Gure aurtengo helburua, ohorezko mailara igo ostean, base soziala handitzea da eta hortaz klubak egonkortasun bat lortzea.

Albistea irakurri >>

 
 

Asteburuko partidak 2014/02/15

13/02/2014
Asteburuko partidak 2014/02/15

Asteburu honetan gure taldeek hitzordu hirukoitza izango dute Bera Berako zelaian, bertan gure talde infantil, jubenil, bigarren mailako seniorrak eta lehengo taldeak hartuko dute parte. Partidarik aipagarrienen artean jubenilen eta 2. mailakoen arteko lehia eta lehenengo taldearen partida izango dira. Bertan ordutegia uzten dizuegu.

Albistea irakurri >>

 
 

GORA DONOSTIA!

19/01/2014
GORA DONOSTIA!

Iristear da urteko egunik handiena donostiarrentzat, konstituzio plazako ordularia gaueko hamabiak jotzerakoan festa lehertuko da gure Donostian eta horrekin batera danbor eta kupel hotsek ez dute etenik izango hogeitalau orduz.

Albistea irakurri >>

 
 

Jubenilak bigarren areto hockeyean

14/01/2014
Jubenilak bigarren areto hockeyean

Lan polita igandean Santo Tomas Lizeoko jubenilek burututakoa, euskadiko txapela jokoan zen eta meritu handiko bigarren postu batekin egitea lortu zuten. Arerioak Jolaseta, Atlético San Sebastian eta Pasaiko Trintxerpe izan ziren, getxotarren aurka gol batengatik galdu zuten gure mutilek partida orekatu baten ostean, hurrengo partida, ATSSren aurkakoa emozioz beterikoa izan zen baina azkenean garaipena lortu zuten, eta azkenik Trintxerperi aise gailendu ziren beste bi partidatan gutxiago jolastu zuten mutilek.

Albistea irakurri >>

 
 

Areto hockeya, lehenengo jardunaldia

13/01/2014
Areto hockeya, lehenengo jardunaldia

Larunbatean Laudion jokatu zen Euskadiko areto hockeyko lehen jardunaldia, bertan Atlético San Sebastian, laudioko Ganbego eta getxoko Real Club Jolaseta eduki genituen aurrez aurre. Emaitzei dagokienen ez ziren guztiz positiboak izan, bi partida galdu baigenituen eta bat irabazi, hala ere eta beste emaitzak kontuan hartuta berdinketa hirukoitz bateki aurkitzen gara bi punturekin bigarren postuan.

Albistea irakurri >>

 
 
anterior   1 2 3 4 5 6 7 8 9 | 10 | 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23   siguiente
 
 
Babesleak Bideo Kale
Errazu Obras
 
Kale Lagunak en Vimeo   Kale Lagunak en FlickR   Kale Lagunak en YouTube   Kale Lagunak en Twitter   Kale Lagunak en Facebook
Kale Lagunak - Hockey Taldea ©2018 | Plaza de la Constitución, 4 - 4º | 20003 Donostia (Gipuzkoa) | Tel. 661 304 076 - 670 656 466 | info@kalelagunak.eu
   
Diseinua eta garapena by 375estudio