Kale Lagunak - Hockey taldea
Hasiera   Taldea    
Albisteak   Harrobia   Foro
Egutegia   Galeria   Loturak
Danborrada   Bazkideak   Kontaktua
Donostiako Kaleren Lagunak HOCKEY TALDEA
Kale Lagunak - Hockey taldea

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 
Noticias

Gure taldearen azken albisteak. Informatuta manten zaitez!

Orria 13 / 23

Kale Lagunak - CH San Fernando

18/10/2013
Kale Lagunak - CH San Fernando

Garrantzi handiko partida izango da igandean 10.30tan Bera Beran  jokatuko dena, etxean jokatzen dugulako eta jokoan dauden bi puntuek ezin digutelako ihes egin, hala ere, badakigu aurrean oso talde serio bat izango dugula eta horrek gauzak zail jarriko dizkigu.

Albistea irakurri >>

 
 

Kronika: Pozuelo 4 - Kale Lagunak 1

14/10/2013
Kronika: Pozuelo 4 - Kale Lagunak 1

Atzo, Pozuelon izan zen gure lehenengo taldearen debuta ohorezko B mailan, eta nahiz emaitza gogorra iruditu pozik egon gaitezke taldeak emandako itxurarekin eta egindako esfortzuarekin. Hasieratik maldan gora jarri zitzaigun partidua, bigarren minutuan madrildarrak aurretik jarri baitziren markagailuan penalty korner bati esker, baina handik gutxira erantzun eta banakoa jarri genuen markagailuan Xabier gonzalezek sartutako penalty bati esker, momentu horietan gustora aurkitu ginen zelaian baina gauzak azkar okertu ziren, Nestor Regaladok eta Iker Antolinek zelaia utzi behar izan baitzuten zuntz haustura batekin, etxekoek momentua aprobetxatu eta berriro ere aurrea hartu zuten markagailuan eta bi eta bateko emaitzarekin iritsi ginen atsedenaldira nahiz eta berdinketa egiteko aukera politak izan genituen lehenengo zatiaren ondarrean.

Albistea irakurri >>

 
 

CH POZUELO - KALE LAGUNAK

11/10/2013
CH POZUELO - KALE LAGUNAK

Hilabete terdi igaro da entrenatzen hasi ginetik eta dagoeneko iritsi da konpetitzeko garaia, gaur asteko azken entrenamendua burutuko dugu eta bihar eguerdi partean Madrilera abiatuko gara, hori bai, hiru baja garrantzitsuekin, aurrean aurkari oso gogor bat aurkituko dugo, CH Pozuelo hain zuzen ere, aurreko urtean maila galdu zuena, beraz badakigu partidu zail baten aurrean aurkitzen garela, baina horrek ez digu kenduko borrokarako grina, hortaz espero dugu alferrik ez bidaiatzea eta emaitza positibo bat lortzea.

Albistea irakurri >>

 
 

ESKERTZA

8/10/2013
ESKERTZA

Aste honetatik aurrera taldea ekonomikoki laguntzen duten merkataritza eta ostalaritza enpreseei tarte txiki bat emango diegu gure webgunean, urteetan zehar talde honen sostengu garrantzitsuak izan dira eta beraiekin zorretan gaudela uste dugu, hortaz, modu honetan emandako laguntza eskertu nahi genieke.

Albistea irakurri >>

 
 

Zorte on Xabi!

18/07/2013
Zorte on Xabi!

Gure taldekidea den Xabier Gonzalez Elola Vienan jokatuko den Eurohockey U18 Championshipean, hau da, hemezortzi urte azpikoen europako txapelketan parte hartuko du uztailaren 22tik 28ra. Lerro hauetatik zorte guztia opa diogu defentsa antiguotarrari bertan paper on bat bete dezan. ANIMO XABI!

Albistea irakurri >>

 
 

Badatoz jaiak!

15/07/2013
Badatoz jaiak!

Gainean ditugu aurtengo Karmengo jaiak! bihar arratsaldeko 20:30tan hasiera emango zaie txupinazoarekin eta iganderarte iraungo dute. Gu urtero bezala bertan izango gara eta aurten ere umeentzako hockey tailerra antolatu dugu, ostiralean izango da, goizeko hamaiketan, beraz hockey tailerrera ez bada animatu kaira etortzen eta bertan ikusiko dugu elkar!

Albistea irakurri >>

 
 
anterior   1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 | 13 | 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23   siguiente
 
 
Babesleak Bideo Kale
Errazu Obras
 
Kale Lagunak en Vimeo   Kale Lagunak en FlickR   Kale Lagunak en YouTube   Kale Lagunak en Twitter   Kale Lagunak en Facebook
Kale Lagunak - Hockey Taldea ©2018 | Plaza de la Constitución, 4 - 4º | 20003 Donostia (Gipuzkoa) | Tel. 661 304 076 - 670 656 466 | info@kalelagunak.eu
   
Diseinua eta garapena by 375estudio