Kale Lagunak - Hockey taldea
Hasiera   Taldea    
Albisteak   Harrobia   Foro
Egutegia   Galeria   Loturak
Danborrada   Bazkideak   Kontaktua
Donostiako Kaleren Lagunak HOCKEY TALDEA
Kale Lagunak - Hockey taldea

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 
Noticias

Gure taldearen azken albisteak. Informatuta manten zaitez!

Orria 14 / 23

Eta orain ospatzera!

11/06/2013
Eta orain ospatzera!

Dakizuenez aurtengo liga irabazi dugunez, mailaz igo gara, hain zuzen ere ohorezko B mailara, ospatzeko eta baita ere kluba geroz eta handiagoa izateko, garagardo azoka bat antolatu dugu auzoan, alde zaharrean. Azoka honetan, 16 garagargo ezberdin edukiko ditugu eta baita ere jaki alemaniarrak, baina horretaz gain gauero kontzertuak egongo dira giro ezinhobe bat egon dadineta gainera eguraldiak lagunduko ez balu karpen bitartez estaliko dugu trinitate enparantza, beraz ez dago aitzakiarik, badakizute ostegunetik aurrera azokan ikusiko gara!

Albistea irakurri >>

 
 

TXAPELDUNAK!

10/06/2013
TXAPELDUNAK!

Amaitu da denboraldia eta dagoeneko ozen esan dezakegu txapeldunak garela. Urrian berdinketa batekin hasi genuena ekainean beste berdinketa batekin amaitu dugu, beste emaitza guztiak garaipenak izan dira, beraz, ezin diogu ondorio negatiborik atera egindako denboraldiari. Atzoko partiduan taldeak asko sufritu zuen, aurrean zuen arerioak maila altuko hockeya egin zuen, Valles Esportiu, Atletic Terrassaren harrobiko jokalariek osatzen baidute, hala ere, eta sufrituta, gure taldea ez zen inongo momentuan atzetik joan markagailuan eta amaierara bi eta biko emaitzarekin iritsi ginen, nahikoa txapeldunak bilakatzeko.

Albistea irakurri >>

 
 

Azken txanpa!

3/06/2013
Azken txanpa!

Asteburu honetan Kale Lagunak hockey taldeak denboraldiko anzkeneko bi partiduak jolastuko ditu, denboraldi borobil honi amaiera emateko Alacanteko San Vicente eta Terrasako Valles Esportiu izango ditu arerio Donostian joaktuko den lehenengo mailako espainiko txapelketako azken fasean, bi talde hauek izan ziren Alacanten jolastutako beste fasean sailkaturiko taldeak. Ez dira partida errazak izango, bi taldeak lehengo urtetikan ezagunak ditugu, San Vicenteren aurka igoerako play offak jolastu eta galdu genituen eta Vallesen aurka igoera faseetan jokatu genuen. Espero dugu pasa den urteko emaitzak hobetu ahal izatea eta txapela Donostian gelditzea, horretarako zuen laguntza ezinbestekoa izango da!

Albistea irakurri >>

 
 

ASTEBURU EZINHOBEA

28/05/2013
ASTEBURU EZINHOBEA

Asteburu ezinhobea bizi izan deguna Donostian, hiru partida genituen eta hirurak irabazi ditugu, eta horrek ohorezko B mailatik pausu txiki batera utzi gaitu. Bi aste barru beste fase bat edukiko dugu eta helburua fase horretako bi partiduak irabaztea izango da denboraldia borobiltzeko.

Albistea irakurri >>

 
 

IRITSI DA GARAIA!

24/05/2013
IRITSI DA GARAIA!

Dakizuen bezala gaur hasten da Kale Lagunak hockey taldearentzako urteko erronkarik garrantzitsuena, igoera fasea. Gainera aurten beste urteetan eduki ez dugun abantaila bat izango dugu, etxean jolastea, hortaz badakizute, igo zaitezte animatzera, oso garrantzitsua baita fase hau ahalik eta puntu gehienekin amaitzea.

Albistea irakurri >>

 
 

Kadeteak Santanderrera

16/05/2013
Kadeteak Santanderrera

Asteburu honetan Santo Tomas Lizeoko kadeteek Santanderren dute hitzordua, bertan jokatzen baitira Espainiko txapelketara joateko eskubidea ematen duten faseak, taldea hamasei jokalariz osatuta egongo da, horietatik, hamaika lehenengo mailako kadeteak izango dira eta bost infantilek osatuko dute taldea, beraz talde gaztea benetan. Helburu garrantzitsuena beti bezala ikasten joatea eta esperientzi polit bat igarotzea hiru egunetan zehar, arerioak Caja Cantabria Sardinero, Madrilgo Club de Campo eta Atletico San Sebastian izango dira.

Albistea irakurri >>

 
 
anterior   1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 | 14 | 15 16 17 18 19 20 21 22 23   siguiente
 
 
Babesleak Bideo Kale
Errazu Obras
 
Kale Lagunak en Vimeo   Kale Lagunak en FlickR   Kale Lagunak en YouTube   Kale Lagunak en Twitter   Kale Lagunak en Facebook
Kale Lagunak - Hockey Taldea ©2018 | Plaza de la Constitución, 4 - 4º | 20003 Donostia (Gipuzkoa) | Tel. 661 304 076 - 670 656 466 | info@kalelagunak.eu
   
Diseinua eta garapena by 375estudio