Kale Lagunak taldea sortu zenetik, garrantzia handia eman zitzaion harrobiari. Hasieratik genekien taldearen iraupenerako ezinbestekoa zela harrobia lantzea eta batez ere zaintzea, horregatik Santo Tomas Lizeoa ikastolarekin kirol akordio batera iritsi ginen eta orduandik ikastolako mutilen taldeak kudeatzen ditugu. Uste dugu, urteetan zehar lana ondo egin dugula guretzako emaitza garrantzitsuenak ez dira txapelketak irabaztea, baizik eta guk hezitako jokalariak Kale Lagunakeko lehenengo taldearekin jokatzera iristea.
Gaur egun harrobiaren egoerari dagokionean, inoiz baino hobea dela esan dezakegu, seniorretan bi talde edukitzeaz gain gazteetan zortzi talde ditugu adin ezberdinetan barrailatuak, lau talde alebin, bi talde infantil, kadeteetan talde bat eta azkenik jubeniletan areto hockeyko taldea dugu, guztira ehun bat jokalari |
|
daude gure gidaritzapean eta hockeya bezalako kirol batean ez da marka makala.
Hala ere jokalari kopuru handia edukitzeaz gain, jokalari horiek handien taldeetan erregularki jolasten ikustea da gure helburu nagusia eta baita lortu ere, Xabier Mendizabal, Joseba Urbiztondo jubenilek edo Xabier Gonzalez kadeteak lehenengo taldearen deialdietan ikusten dute beren izena astebururo. Eta bigarren taldea askotan kadeteetaz hornitzen da, jokalari horiek experientzia irabaz dezaten. Hortaz, esan genezake, lanaren ondorioz eta harrobiari dagokionez egoera on baten aurrean aurkitzen garela, baina gauza ez dela hemen bukatzen eta lan horrek fruitu geihago eman ditzan lanean gogor jarraitu beharko dugula. |